XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irizpide hauek zentsuaren erreferentziako momentuan aplikatzearen ondorioz, zentsu-sekzioen kopuru osoa 1.669koa zen Autonomi Elkartean, honela banatua: 232 Araban, 917 Bizkaian eta 520 Gipuzkoan.

Barrutia, berriz, udal bakoitzak bere udal-mugaperako erabakitako zentsu-sekzio osoen agregazioa da.

Barrutikako banaketak ondoko emaitzok ematen dizkigu:


- Euskal AE: 349 barruti
- Araba: 57 barruti
- Gipuzkoa: 119 barruti
- Bizkaia: 173 barruti

BIZTANLERI ENTITATE SINGULARRA

Entitate singulartzat hartzen da udal-mugapeko edozein parte bizigarri, bertan biztanleak dituena, edo ez dituena, udalaren barruan argi eta garbi bereizten bada, eta inolako nahasbiderik gabe identifikatzen duen izen espezifiko batez ezagutzen bada.

Biztanleri entitate singularren kopurua 1.285ekoa zen, horietatik 426 Arabakoak ziren, 566 Bizkaikoak eta 293 Gipuzkoakoak.

Ondorengo koadroak laburbiltzen du nola banatzen diren eskualdeen arabera barrutiak, zentsu-sekzioak eta biztanleri entitate singularrak.


ESKUALDEAK
BARRUTIAK
SEKZIOAK
ENTITATE SINGULARRAK


Arabako Ibarrak
Arabako Lautada
Arabako Mendialdea
Arrati-Nerbioi
Bidasoa Beherea
Bilbo Handia
Deba Beherea
Deba Garaia
Donostialdea
Durangaldea
Enkartazioak
Errioxa Arabarra
Gernika-Bermeo
Goierri
Gorbeia Inguruak
Kantauri Arabarra
Markina-Ondarroa
Plentzia-Mungia
Tolosaldea
Urola-Kostaldea